Knihobot

Arantxa Iturbe

    Tato autorka se zabývá především mezilidskými vztahy, se zvláštním zaměřením na romantické vztahy, kde ženy často hrají hlavní roli. Její příběhy zkoumají samotu v páru, nedorozumění a žárlivost, přičemž často využívá úsporný a přímý styl psaní, který se blíží ústnímu projevu. Autorka se snaží ukázat, že jednoduchá a přímá próza může být zároveň literárně hodnotná. V eseji se věnuje mateřství, zkoumá jeho obtíže, pochybnosti i radosti.

    Lehenago zen berandu
    Ezer Baino Lehen
    • Lehenago zen berandu

      • 156 stránek
      • 6 hodin čtení

      Irribarrez irakurtzen dira. Umorea dagoelako ipuin hauetan. Umore beltza, askotan, eta tragikoa. Adi-adi irakurtzen dira, bere laburrean, besteen elkarrizketa zatiak entzutearen kulpabilitate puntuarekin: hitzik galdu gabe. Presaka irakurtzen dira, idazlea ez baita luzamendutan ibiltzen. Hasieratik jartzen zaitu narratzailearen mende. Narratzaileak, emakumeak ia beti. Sexoen arteko gudua dute ardatz: maitasunaz, gorrotoaz eta mendekuaz dihardu, beraz, Arantxa Iturbe. Ez da ikusle neutral, orojakilea. Gatazkaren erdi-erditik idazten du, labur, zorrotz eta, batez ere, gaizto. Gero, Ipuin gehiagoren irrika eta gudu luzeagorako grina utziko dizkizu.

      Lehenago zen berandu1995
      3,8
    • Ezer Baino Lehen

      • 143 stránek
      • 6 hodin čtení

      Arantxa Iturbek estilo berri bat dakar: freskoa, bixia, lotsagabea. Bere ipuinak azkarrak dira, arinak, ironikoak; gizon-emakumeen arteko harremanen ikuspegi berezia eskaintzen dute, umoretsua eta aldi berean sakona, eta ahaztu ezina da bertan agertzen diren emakumezkoen antologia: gazte eta zaharrak, alai edo tristeak, kaskarin ala samurrak, baina beti maitagarriak. Ipuinak asmatzeko izugarrizko irudimena erakusten du Iturbek bere lehenengo liburu honetan, eta horrekin batera ahozko euskara bizia; ez ordea Joanesen baserriko iturritik hartua, baizik eta gaurkoa eta kalekoa. Izango du zerikusirik horretan egilearen irratilari-ofizioak, kontakizun hauek irakurtzean sarritan irudituko baitzaizu belarrira hizketan ari zaizula norbait, istorio txiki eta gaxiak kontu-kontari.

      Ezer Baino Lehen1993
      3,4